argia.eus
INPRIMATU
Proiektu eraldatzaileek elkar ezagutu dute Azpeitian Olatukoopen Saretze Egunean
  • Olatukoop sareak Sanagustin kulturgunean egin ditu Saretze Eguneko jardunaldiak gaur, zapatua. Ekonomia soziala eta eraldatzailea ardatz dituzten enpresen, erakundeen nahiz elkarteen sarea da Olatukoop, eta gaur dozenaka lagun elkartu da Sanagustinen, esperientziak elkartrukatzeko.

Uztarria 2018ko ekainaren 11
(Argazkia: Uztarria)

Ekintzailetza sozial kooperatiboa izan dute hizpide jardunaldien hasieran, eta La burbuja del emprendimiento y la atomización de la clase trabajadora (Jose Manuel Martinez Bedia) liburua aurkeztu dute segidan. Ondoren Urola Kostako hainbat proiektutako ordezkariek hartu dute hitza, hala nola Sanagustin kulturgunekoek, Bizilore Azkoitiko eskola aktibokoek eta Azpeitiko Elkar-ekin taldekoek. 13:00etan bukatu dute jardunaldia, Barretartia umore zerbitzuetako kideen saioarekin.

Proiektuak aurrera atera nahi dituztenei eta kooperatiben munduan sartu nahi dutenei laguntzeko sortu zuten Olatukoop sarea 2014. urtean. 

Albiste hau Uztarriak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.