argia.eus
INPRIMATU
Berta Caceresen alabari eraso egin diote
  • Berta Caceres indigenen eskubideen eta ingurumenaren aldeko Hondurasko ekintzaile zenaren alabak eraso egin diotela salatu du. Bertha Zuñiga alaba gazteena COPINH talde ekologistako bozeramaile izendatu berri dute.

Itsaso Zubiria Etxeberria 2017ko uztailaren 06a
(Arg.: kaosenlared.net).

Pick up ibilgailu batean zihoazen lau gizon oldartu zitzaizkien larunbat gauean, matxeteak eskuan, Zuñiga eta talde ekologistako beste hainbat kideri. Kotxean zihoazen hauek ere, eta izkin egitea lortu zuten. Atzetik berriz ere harrapatu eta autora harriak bota zizkieten. 

COPINHeko kideek salatu dute eraso honek lotura zuzena duela enpresa hidroelektrikoekin eta ur-iturrietan dituzten interesekin. Agintariei eskatu diete eraso hauek ikertzeko, Hondurasko Gobernuari gogorarazi diote bere bete-beharra dela COPINHeko kideak babestea eta nazioarteari eskatu diote adi egoteko.

2016ko martxoan hil zuten tiroz Berta Caceres (Bertha Zuñigaren ama) La Esperanzako bere etxean. Salatua zuen heriotza mehatxuak jaso zituela.