argia.eus
INPRIMATU
Berriz margotu dute Villabonan euskal presoak etxeratzea eskatzeko ikur erraldoia
  • Apirilaren 13an Villabonako Udalak Malkar plazako zoruan presoen eskubideen alde zegoen ikurra ezabatzeko agindu zuen. Hainbat lagunek margoketa kolektiboa egin dute erabaki horri erantzuteko.

ARGIA @argia 2016ko apirilaren 21

Joan den astean ikurra ezabatu ondoren sortutako kritikei erantzunez, Villabonako alkate Iban Agirrek erabakia defendatu zuen; Tolosaldeko Atariak jaso zituen bere hitzak: “Gu ez gaude elkartasunaren kontra baina pintada hori baimenik gabe berritu da eta hori ezin da jasan. Zerbait egin behar bada herrian baimena eskatu behar da”.

Villabonako ezker abertzaleak ARGIAri jakinarazi dionez, euskal presoak Euskal Herriratzearen aldeko ikurrak “urteak zeramatzan gure herriko Malkar plazan”. Udalak ezabatu eta hurrengo egunean batzartuta erabaki zuten berriz margotzea “probokazio honi erantzuteko”.

Astelehen goizean ekin zioten hainbat lagunek ikurra berritzeari “modu publiko eta parte hartzailean”, eta bideo honetan jaso dute ekintza: