Fukushimako zentral nuklearrean euri-jasen beldur dira eta atzo Tokyo Electric Power konpainiak adierazi zuenez, TEPCO enpresa zentralaren inguruan pilatu den euri ura lur azpiko biltegietan gordetzen hasi da. Isuri arriskuagatik biltegi horiek erabiltzeari utzia zioten.
Apirilean ur erradiaktiboa lurrazpiko biltegietatik isuri zen eta itsasora heldu zen. Horregatik, TEPCOk lurpean dituen zazpi ur biltegiak ez erabiltzea erabaki zuen.
Azken astean ordea, Francisco eta Likema tifoien eta euri-jasa handien ondorioz Japonian eta zentralaren inguruan euri urak gainezka egin du eta kutsatuta zegoen urarekin bat eginda itsasora heldu dela uste da.
TEPCOk adierazi duenez, isuririk izan ez duten lurrazpiko hiru biltegi erabiliko dituzte orain. Fukushimako agintariek eskatu dute lur azpira eramandako ura lehenbailehen beste biltegi batzuetan jasotzeko.