argia.eus
INPRIMATU
Berriro diot: gure odola nahi dute, gure hizkuntzarik ez

Txema Landa Aizkorbe @LandaTxema 2024ko ekainaren 19a

Nafarroako Emaileen Elkarteak (ADONA) gutxi erabiltzen du euskara eta erabiltzen duenean, gaizki erabiltzen du, oraingoan bezala.

Faroletan banderola batzuk daude zintzilik, eta bertan zentzurik ez duen euskarazko esaldi bat ikus daiteke, "odola emateko eguna" jarri nahian, "eman odola eguna" jarri dute.

Euskara gaizki tratatzen denean, ez da hizkuntza bat mintzen ari, bere hiztunak gaizki tratatzen ari dira, euskararen hiztunak diren milaka nafarrak. Eta tratu txar hori diru publikoz elikatzen den elkarte batetik egiten da, hau da, nafar guztien dirutik, eta ez da lehen aldia.

Txema Landa Aizkorbe