Hamabosgarren urteurreneko ekitaldia egin du ‘Berriak’ asteazkenean. Urteotako berritasunak nabarmendu dituzte eta etorkizunerako babesa eskatu dute.
Ekitaldia hainbat lagunen bilgune izan da: langileena, behargin ohiena, iragarleena eta irakurleena. Erakundeetako ordezkariek ere saioan parte hartu dute, esaterako, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburu Bingen Zupiriak, Gipuzkoako Hizkuntza Berdintasuneko zuzendari Garbiñe Mendizabalek, Andoaingo alkate Ana Karrerek eta Udalbiltzako lehendakari Luis Intxauspek. Alderdi politikoetako ordezkariak ere izan dira; EAJ, EH Bildu eta Elkarrekin Podemos tartean.
Kronika bat izan da ekitaldia, hamabost urteko ibilbidearen eta aldaketen kronika. “Saiatu gara Euskal Herrian eta munduan jazo diren gertakizunen berri ematen, eta, berriarekin batera, azalpena eta analisia ere bai kasu askotan”, adierazi du Martxelo Otamendi zuzendariak.
‘Berriaren’ 15. urteurrenaren ekitaldia osorik hemen ikusi daiteke: