argia.eus
INPRIMATU
‘Berriak 10 urte’ jaialdia larunbatean Andoainen
  • Duela hamar urte sortu zen Berria, 2003ko ekainaren 21an, Guardia Zibilak Euskaldunon Egunkaria bortxaz itxi eta hiru hilabetera. 24.404 akziodun, 11.085 harpidedun eta 4.595.900 euroko kapitala bildu zituen egunkari berriak lehen hiru hilabetetan. Berehala saldu ziren lehen argitalpenaren 50.000 aleak.

Lander Arretxea @larretxea 2013ko ekainaren 21
10 urte bete ditu euskarazko egunkari nazionalak (Argazkia: aiaraldea.blogspot.com)

Larunbatean Berriak 10 urte jaialdiarekin ospatuko dute egunkariaren sorreraren urteurrena, Andoainen, Martin Ugalde Kultur Parkean. Ekitaldi nagusiaz gain, bertsolariak eta sagardo dastaketa ere izango dira. Arratsaldeko lauetatik aurrera, Napoka Iria, Petti, Morau eta Gosek kontzertuak eskainiko dituzte.

Etorkizunari begira, Iban Arregi kontseilari ordezkariaren hitzetan, kazetaritzan etengabe gertatzen ari diren teknologia eta euskarri aldaketa horietara ahalik eta azkarren eta arinen egokitzea izango da gakoa.