Euskal Herriko zenbait gaztetxe eta areto txikitan joko du Berri Txarrak taldeak urrian. Orain arte iragarri gabe zeuden kontzertu hauek taldeak agur esateko biraren parte dira.
Urriak 18an Amurrioko Burubio Kultur Elkartean joko dute (21:00), 19an Baionako Zizpa Gaztetxean (21:30), 20an Elorrioko Gaztetxean (20:00), 24an Getxoko Muxikebarrin (21:00), 25ean Bermeoko Kafe Antzokian (21:00), 26an Hernaniko Oialumen (21:30) eta 27an Larragako La Lagunan (20:00).
Kontzertu hauetarako sarrerak igande honetan jarriko dira salgai 19:00etan. Amurrio, Baiona eta Elorrioko kontzertuen kasuan, lekuan bertan erosi ahalko dira eta pertsona bakoitzak bi sarrera erosi ahalko ditu gehienez. Gainontzeko kontzertuetako sarrerak berriz Wegow.com atariaren bidez eskuratu ahalko dira –pertsona bakoitzak gehienez lau hartu ahalko ditu–.