argia.eus
INPRIMATU
Berri Txarrak taldearentzat Vianako Printzea saria eskatzeko sinadura bilketa jarri dute abian
Euskalerria irratia @fm983irratia 2017ko martxoaren 24a
Berri Txarrak hirukoteak Vianako Printzea Saria jasotzeko sinadura bilketa abian.

Vianako Printzea saria Berri Txarrak taldeari emateko sinadura bilketa abiatu du Akelarre kultur elkarteak:

"Berri txarrak taldeak rock-a bizimodu bezala defendatzen 20 urte baino gehiago biltzen dituelako, euskara eta Nafarroako izena munduko txoko guztietara eramaten. Jadanik bere kantak belaunaldi desberdinen soinu-bandaren parte direlako. Hau guztia eta gehigoagatik Berri txarrak taldea 2017ko Bianako Printze Kultur sariarentzat proposatzen dugu".

641 sinadura batu dituzte -berri hau idazteko momentuan- eta 1.000 bildu behar dituzte.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra