Ilara luzeak sortu ziren astearte arratsaldean Berri Txarrak-en kontzertuetarako sarrerak eskuratzeko.
Azken kontzertuetarako sarrerak eskuratzeko sarea kolapsatu zuten Berri Txarrak taldeko jarraitzaileek duela hilabete. Gaur ilara luzeak sortu dira atzo iragarri zituzten hurrengo kontzertuetarako sarrerak eskuratzeko. Tokian tokiko txarteldegietan izan da soilik sarrerak eskuratzeko aukera, eta goizean goizetik gerturatu da jendea saltokietara. 17:00etan hasi dira salmentarekin. Ordu eta erdian agortu dira.
Oraingoan herrietako frontoiak, gaztetxeak eta plazak bete nahi dituzte. Euskal Herriko hainbat herritan ariko dira otsaila eta martxoan.
Ordu eta erdian dena agortuta!!
🤯🤯🤯
GERNIKA - Sold Out
BILBO (x2) - Sold Out
AZPEITIA - Sold Out
LEKUNBERRI - Sold Out
IBARRA - Sold Out
DURANGO (x2) - Sold Out
ONDARROA - Sold Out
GASTEIZ - Sold Out
ALTSASU - Sold Out
HAZPARNE - Sold Out
🙌🙌🙌
🙏🏻🙏🏻🙏🏻
👊👊👊
#beude pic.twitter.com/OLEC420230
— Berri Txarrak (@berritxarrak) February 5, 2019
Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.