Astelehen goizean zuten hitzordua Paueko auzitegian ELBko lehendakari Panpi Sainte-Marieek eta Barkoxeko Ühartia etxaldeko nagusi Cathy Xabalgoitik, hegaztien gripearen aferan etxalde hartako ahatek hiltzera joandako funtzionarioei bidea itxi zietelako. Berrehun herritar inguru eta Confederation Paysanneko burua zeuzkaten atarian zain, beren sostengua eskaintzeko.
Kazetariek galdekaturik, ELBko buruak berretsi ditu aurretik auzi luze honetan esanak, argudiatuz 2017ko udaberrian ahateak hiltzera joandako funtzionarioei aurre egin zietela begi bistakoa zelako inolako arriskurik ez zuela haiek bizirik atxikitzeak, estatuak berak alerta mailaz apaldua zuen garaian: analisiek erakutsi zutenez, ahateak erabat sano zeuden, haiek hazteko sistemak oso zail egiten zuelako haztegi industrialetan garatutako birusa autokudeaketa ia erabatekoak bizi diren etxaldeetan sartzea. Sainte Mariek ohartarazi zion auzitara eraman dituen prokuradoreari erresistentzia ekintza haien ondotik gauzak bere onera etorri zirela eta prefetak berak ere onartu zuela laborariek proposatzen zioten protokoloa; Paueko fiskalak hori kontutan hartu balu, "epaiketa arteko bidean hainbeste energia xahutzea saihestuko zen". La Republique des Pyrenées egunkariak bildu ditu Panpi Sainte Marieren hitzak:
Cathy Xabalgoiti baserritarrak kazetariei azaldu die bere poza ikusirik hainbeste jende etorrita epaitu behar zituzten biei animoak ematera. Barkoxeko laborariaren hitzak ere La Republique des Pyrenéesek bildu ditu: