Berrehun eragilek dekalogo bat adostu dute “beste Bilbo bat” aldarrikatzeko

  • Larunbateko manifestazioa baino lehen 200 bat eragileren atxikimendua jasotzea, "esfortzuak eta aldarrikapenak bateratuz", "arrakastatsua" da Bilboko Auzo Elkarteen Federazioaren hitzetan. "Beste Bilbo bat" exijitzeko dekalogoa aurkeztu dute.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko apirilaren 27an - 10:32

Otro Bilbao es posible, kale ez da isilduko lelopean larunbatean  Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak eginiko manifestazio deialdiarekin 200 bat kolektibok bat egin dute. Gaur, hedabideen aurrean, jasotako babesa "arrakasta" gisa laburbildu dute, eta mobilizazioaren ostean, "batasun horri eusteko" mezua zabaldu du Aitziber Virgel federazioko kideak: "Elkartzen gaituenean arreta jarriz eta elkarlana sustatuz indartsuago eta eraginkorragoak izateko, nork bere ohiko lan eremua baztertu gabe". 

Izan ere, oso izaera desberdineko kolektiboek "beste Bilbo bat posible dela" irizten dute, hiri "gizatarriagoa eta sozialagoa". Horretarako, beharrezko jotzen dituzten aldaketak dekalogo batera eraman dituzte. Besteak beste, erakundeetan parte hartzeko bideak exijitzen dituzte, "aldarrikapenak eta irtenbideak konpartitzeko". Udalak, herritarrengandik hurbilen dagoen erakundea izaki, "zubi lana" egin behar du Bizkaiko Foru Aldundiarekin edota Eusko Jaurlaritzarekin, eta herritarren konfidantza berreskuratzeko "parte-hartzerik gabe ezarritako proiektuei amaiera eman behar die".  

Parte hartzearen bitartez hainbat gai jorratu nahi dituzte, esaterako, azpiegitura publikoak, kultur ondarea, jasangarritasuna, auzoen arteko desberdintasuna, emakume eta gizonen arteko berdintasuna, genero indarkeria, enplegua edota etxebizitza.

Argiro diote hiri "irekia" izan nahi dute bai bertan bizi direnentzat bai bisitan datozenentzat, baina ez "irizpide gabeko erakusleiho hiri bat, mugarik gabeko turismo komertzilaren menpekoa".  

 

Albiste hau Bilboko Uriolak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Herri mugimenduak
Nafarroan chemsex-ari erantzun koordinatu bat emateko baliabideen eta agenteen beharra mintzagai

Sare Elkarteak antolaturik chemsex fenomeno soziokulturalaren inguruan mintzatzeko jardunaldiak antolatu dituzte Iruñean.


2024-10-10 | Leire Ibar
BIDEOA | Tuterako Osborne zezena bota du Ernaik

"Espainolismoa goratzen duen sinbolorik" ez dutela nahi adierazi dute antolakundeko kideek. Euskal Herri antifaxista aldarrikatzeko ekintza izan da Nafarroan gelditzen zen azkenengo zezena botatzea, ekintza zuzenaren bideoa zabaltzearekin batera.  


Europako legea bete eta degradatutako natur guneak leheneratzea eskatu diote Jaurlaritzari

Europar Batasunak abuztuan onartutako araudi baten arabera, 2030erako degradaturiko eremuen %20 lehengo egoerara itzularazi behar da. Hori dela-eta, hainbat eragilek Jaurlaritza, natura leheneratu orain dokumentua sortu dute, eta asteazken honetan aurkeztu dute publikoki... [+]


Gasteizko Auzolana pilotaleku okupatuaren “Inaugurazioa 2.0” ospatuko dute urtebeteko itxialdiaren ostean

Urtebetez egon da Gasteizko Alde Zaharreko frontoi okupatua itxita, 2023an kazkabar ekaitz batek teilatua apurtu ostean. Pozik daude pilotalekua kudeatzen duen Txapa Ahotsa asanbladako kideak, konponketa prozesuak erakutsi dielako pilotalekua “espazio garrantzitsua”... [+]


2024-10-09 | Onintza Enbeita
Xabier Arriaga, 'Txiplas'. Baserritarra
“Gipuzkoako ENBA-k eta EHNE-k nekazaritza eredu bera defendatzeak asko esaten du”

Emakume bat ikusi zuen Xabier Arriagak Gernikako kafetegi batean kafesnea esne gaingabetuarekin eta gurinezko opil batekin hartzen. Orduan konturatu zen nolako kontraesanetara ohitu nahi gaituen sistema kapitalistak.


2024-10-03 | Gedar
24 orduko barauak egingo dituzte aste honetan Euskal Herrian, Palestinarekin elkartasunez

Ostegun arratsaldean hasiko dira baraualdiak, eta bost gune antolatu dituzte ekimenari lotuta: Bilbon, Altsasun, Donostian, Gasteizen eta Iruñean. Larunbat eguerdian, berriz, manifestazio handi bat egingo dute Bilbon, palestinar erresistentziarekin elkartasunez eta... [+]


EHUko Zuzenbide fakultateko ikaslea
“Hasieratik neurri zorrotzak hartu beharrean, ikasleen erantzun irmoaren zain egon da EHU”

Azken egun hauetan, "Faxistak kanpora!" lelopean EHUko Zuzenbide fakultatean eramandako borroka antifaxistaz hitz egin dugu anonimotasuna atxiki nahi izan duen ikasle batekin. Sare sozialetan frankismoa goraipatzen eta mezu xenofobo, matxista eta homofoboak zabaltzen... [+]


2024-10-02 | Leire Ibar
Emakumeenganako diskriminazio sexista %18,5 igo da azken bi urteetan

Honakoa dio Arartekoak argitaratu duen ikerlanak. Jarrera matxisten inguruko azterketak Euskadiko nerabe eta gazteetan jarri du fokua. Diskriminazio gehien gertatzen diren espazioak kalea eta sare sozialak dira.

 

 


2024-10-02 | Julene Flamarique
Lan-baldintza “miserableak” salatu zituzten langileak kaleratu ditu The Champions Burgerrek

Iruñerriko Laneko Autodefentsa Sareak The Champions Burger jardunaldian langileek pairatzen dituzten lan-baldintza kaxkarrak salatu zituen aurreko astean The Champions Bugerrek langileak esplotatzen ditu lelopean.


Enarak beti itzultzen dira

Maule, 1892. Zaraitzu ibarreko zortzi emakume espartingile Zuberoako hiriburutik etxera abiatu ziren, baina bidean, Larrainen, elurteak harrapatuta, hotzak hil omen zituen denak. Zortzietatik zazpiren izenak iritsi zaizkigu: Felicia Juanko, Felipce Landa, Dolores Arbe, Justa... [+]


Gorputz hotsak
“Lehen, itsuak etxean gorderik zituzten”

Sortzez Hazparnekoak (Lapurdi) ez badira ere, berrogei urte baino gehiago daramatzate Étienne Arburua haltsuarrak eta Cathy Arrotcarena hoztarrak Hazparnen bizitzen, eta urteak dira elkar ezagutzen dutela. Itsuak dira biak, eta larunbatero Angelura (Lapurdi) joaten dira... [+]


“Esplorazio martxak” egingo dira Amurrion ikuspegi feministatik, hiri segurtasuna hobetzeko

Hainbat saio zuzenduko ditu Col·lectiu kooperatibak urriaren 1, 2 eta 3an, eta espazio publikoetako segurtasun-pertzepzioan eragina duten elementu fisikoak eta sozialak identifikatzea izango dute helburu.


Eguneraketa berriak daude