Berpiztu dute Trebiñuko Moraza

  • Hutsik egotetik, web-orri bat duen Trebiñuko herri bakarra izatera pasatu da Moraza, bizilagunen ekimenari esker.

Nerea Alzaga eta Luis Angel Arroyo, Morazako bizilagunek bultzatu dituzte herria berpizteko lanak. PHOT.OK |
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko ekainaren 23an - 14:26
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Morazako eragileak bi lagun dira: Nerea Alzaga eta Luis Angel Arroyo. Biek bultzatu dute herriaren berpiztea, eta, haren ondotik, herriari buruzko blog bat sortu dute, ingurukoen artean lehenetarikoa. Halaber, itxita zegoen San Juan elizaren teilatua konpontzeko diru-laguntzak lortu dituzte. Horretan ere aitzindariak dira.

XII. mendeko eliza erromanikoa da Morazako San Juan, Trebiñuko zaharrenetako bat, eta hogei urtez itxita egon da, erortzear. Alzagak azaldu duenez, iaz hasi ziren konpontzeko saiakera egiten: "Lehen aldia da diru-laguntza bat eskatzen dugula, traba asko jarri dizkigute, eta askok esaten ziguten ez zuela pena merezi, ez zigutela emango; gogoa kendu ziguten". Baina sekulako sorpresa hartu zuten urtarrilean, Burgosko Diputazioak %70eko laguntza onartu zuenean, eta Gasteizko Gotzaindegiak gainerakoa. "Martxoan esan genien bizilagunei, eta ez zuten sinesten; orain sinestu dute, aldamioak jartzen hasi direnean. Oso-oso pozik daude, eta gauza gehiago egiteko gogoa piztu da. Herria batzeko balio izan du ekimenak", esan du Arroyok. Elizaren erabileraren inguruan Gotzaindegiarekin hitz egin behar dute, baina nahiko lukete gutxienez herria biltzeko toki bat izatea.

Morazako bizilagunak, eliza ingurua garbitzen.PHOT.OK

Herrian gertatutakoak kontatzeko asmoz, bloga ere sortu dute, ondoan duten Urizaharrakoen antzera: "Administratiboki Trebiñun gaude, baina harremanak eta ekimenak Urizaharrarekin egiten ditugu, eta haiek blog bat dute; guk ere sortu dugu herrian gertatzen diren gauzak kontatzeko, gutxi dira, baina merezi du". 

Hustutako herria

Arroyoren eta Alzagaren belaunaldiari egokitu zaio komuneko zerbitzuak konpontzeko eta zaintzeko lana. "Gurasoak herrira iritsi ziren duela 40 bat urte –azaldu du Arroyok–. Garai horretan Moraza hustuta zegoen, eta pixkanaka hasi ziren etxeak konpontzen". Egun, etxe gehienak okupatuta daude.  Neguan bost etxe zabalik daude, eta hamar lagun daude erroldatuta bertan. "Uda partean jende gehiago etortzen da, 25 bat bilduko gara", gogoratu du Alzagak. Hartara, herriak bizia berreskuratu du, eta hasi dira umeak dituzten bikote gazteak ere Morazara joaten.

Auzolanak egiten dituzte, urtean bitan, eta beste ekimen batzuetan ere parte hartzen dute; martxoan, adibidez, Korrikan. "Jendea asko inplikatzen da. Aste honetan elizaren zelaia txukuntzeko geratu ginen lau lagun, eta biztanleen erdia agertu da". Garbitzen ari diren zelaian ospakizun bikoitza egingo dute asteburu honetan: Herriko jaiak eta San Juan  elizaren teilatuaren konponketa ospatuko dituzte morazatarrek. 

Artikulu hau Arabako Aleak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Trebiñuko konderria
2023-06-20 | Hala Bedi
Trebiñuren erabakitzeko eskubidea aldarrikatu du Gure Eskuk

Trebiñuko herritarrek bizi duten egoera "anakronikoa" salatu zuten igandean.


2022-04-04 | Hala Bedi
Hizkuntza-eskubideen urraketa etengabeak salatu dituzte Trebiñuko herritarrek

Trebiñu Araba Da plataformak arbuiatu du epaitegien aginduz Trebiñun euskara planak baliogabetu behar izana eta hezkuntza publikoan euskaraz ikasteko eskubidea ukatzea. Trebiñu Araban integratzea eskatu dute, "inposizioaren" gainetik.


2022-02-17 | Hala Bedi
“Trebiñun bozkatzera deitzen gaituzte, benetan ordezkatzen ez gaituzten agintariak aukeratzeko”

Gaztela Leongo hauteskundeen biharamunean, Xabi Iturriza trebiñarra izan dute Hizpidea saioan. Trebiñu Araba izateko arrazoien inguruan mintzatu dira berarekin. Otsailaren 26an aurkeztuko da Trebiñu Araba da! taldea.


2022-02-14 | ARGIA
Trebiñu Araba dela argi utzi dute berriro ere: %63ko abstentzioa Gaztela eta Leongo hauteskundeetan

PSOEk lortu du bozka gehien bai Trebiñun bai Argantzonen, Gaztela eta Leongo Juntarako bozetan. 1.506 pertsona zeuden bozkatzera deituak Trebiñuko barrendegian, eta horietatik 558k bozkatu dute, %37ak.


2021-12-22 | Jon Torner Zabala
Trebiñu sagardotegia
Udaberriko izotzetara egokitutako sagarrondo berantiarrak

650 metroko garaieran, izotza sarri, Araba erdian baina Burgosen, “lurralde ahaztua”. Trebiñuren bereizgarriek derrigor markatzen dute hango laborantza, sagarrarena tartean, 1998an Askartzan ireki zuten sagardotegiaren ibilbideak erakusten duenez.


Trebiñu ofizialki Arabako parte izateko ekimena abian jarri dute berriz

Argantzungo eta Trebiñuko udaletako osoko bilkurek gehiengo osoz erabaki dute lan-mahai bat sortzea, egun Burgoseko probintziaren administraziopean dagoen barrundia ofizialki Arabako parte izatea lortzeko.


Trebiñu
Madrilgo Kongresura, Gasteizko Legebiltzarrean barrena

XVII. mendetik hona dago Trebiñu Burgosen menpe. Urteak dira trebiñutarrek beren gogoa adierazi dutela, Araban bizi dira, Arabako lurretan dira, Arabako izan nahi dute administrazio zereginetarako ere. Orain, Lege Organikoaren proposamena egin dute Gasteizko... [+]


Trebiñuko euskara plana epaitegietan geldiarazi nahi du Gaztela eta Leonek

Trebiñuko bi udalek euskara sustatzeko lau urterako plan estrategikoa onartu zuten 2020ko amaieran. Orain, Trebiñu administrazioarekiko auzien auzitegira eraman du Gaztela eta Leongo Juntak, eta Argantzon horrekin mehatxatu du.


2020-05-06 | Arabako Alea
Trebiñuk Arabarekin batera egingo du deseskalatze prozesua

Espainiako Kongresuak alarma egoera berriro luzatzea onartuko du gaur, Gobernuak EAJrekin lortutako akordioari esker; ondorioz, Trebiñuk Arabako gainontzeko eskualdeen baldintza berdinetan egingo du deseskalatzea.


2019-11-05 | Hala Bedi
Paratxutistak azaldu dira Trebiñuko faroletan eskegita

Azaroaren 10eko hauteskunde orokorren atarian, Trebiñuko herritar talde batek paratxutistak eskegi ditu herriko faroletan Trebiñu Araba dela aldarrikatzeko.


2019-10-01 | Arabako Alea
Trebiñarren borondatea defendatzeko eskatu diote alkateek Burgosko presidenteari

Probintziaren Egunean gutuna eman diote Argantzungo eta Trebiñuko alkateek Cesar Rico Burgosko Diputazioaren presidenteari.


Euskara bizi da Trebiñu sagardotegian

Markinez-Amozarrain sendikoak euskaraz aritzen dira etxean eta lantokian. Euskaldun asko hartzen dute haien ogibide den sagardotegian. Trebiñun daude, eta izen bereko sagardotegian euskara lehen lerroan izan dadin saiatzen dira. Lazarraga Saria ere irabazi dute, eta... [+]


2018-06-28 | Arabako Alea
Trebiñuko auziari buruzko lantaldea osatzea eskatu dute Espainiako Senatuan

Trebiñuko eta Argantzungo alkateek Espainiako Senatuan aurkeztu dituzte Araba ofizialaren parte ez izateak dakarzkien arazoak; gaia jorratzeko lantalde bat eskatu dute. PP eta PSOE kontra azaldu dira.


2018-06-26 | Arabako Alea
Trebiñuko alkateek enklabearen egoera azalduko dute gaur Espainiako Senatuan

EAJk eskatuta, Trebiñuko Konderriko eta Argantzungo alkateek Espainiako Senatuan agerraldia egingo dute gaur, 11:30ean.


Eguneraketa berriak daude