NBEren Munduko Metereologia Erakundeak 2018an egindako azterketak txosten batean bildu ditu, eta CO2aren gorakada nabarmendu du.
Munduko Meterologia Erakundeak 2018an karbono dioxidoaren (CO2) emisioa %0,56 igo zela adierazi du, 2017koarekin alderatuta. "Nazioarteko agintariek Parisen sinatu zuten hitzarmenak ez du funtzionatuko emisio horien aurka", adierazi du erakundeak.
Izan ere, MMEk esan du ez dagoela "berotegi-eragina egiten duten gasen emisioak jaitsiko direnen zantzurik". Horrek ondorio larriak ekar ditzake MMEren arabera: tenperaturen igoera, itsasoaren batez besteko mailaren gorakada eta lurreko zein uretako ekosistemen aztoramendua, besteak beste.
Record greenhouse gas concentrations in the atmosphere, as reported by @WMO today, means long-term #climatechange, rising temperatures and extreme weather. The @UN Climate Conference #COP25 in Madrid must provide an adequate response. Read more > https://t.co/kf3qaEG2sS pic.twitter.com/ZOTMv7IOc3
— UN Climate Change (@UNFCCC) November 25, 2019
Ia inoiz ikusi gabeko datuak
Erakundeko idazkari nagusi Petteri Taalasen arabera, gaur egungo karbono dioxidoaren pilaketa zenbakiak "duela hiru milioi- eta bost milioi urte bakarrik ezagutu izan ziren planetan", baina zehaztu duenez garai hartan "tenperatura orain baino bizpahiru gradu altuagoa zen, eta itsasoaren maila egun baino 10-20 metro altuagoa zen".. Aste honetan Madrilen 25. Klima Goi Bilera antolatuko dute, eta gaia hizpide izango da.