argia.eus
INPRIMATU
Bernardo Atxagak Espainiako Letra Saria jasoko du, bere literatur ibilbideagatik
  • “Euskararen eta gaztelaniaren modernizazioan eta nazioarteko proiekzioan egindako funtsezko lana” dela eta aitortu dio saria Espainiako Estatuko Kultura Ministerioak.

Igor Galarza Intxausti @IgorGalarza 2019ko azaroaren 11
Bernardo Atxaga

Berriki adierazi zuen bere azken eleberria izango zela urrian argitaratutako Etxeak eta Hilobiak. Adierazpen hori egin eta denbora gutxira etorri zaio Espainiako Estatuko Kultura Ministerioak aitortutako Letren Saria. El Mundo hedabideari adierazi dio “zorte handi gisa” hartu duela saria, “47 urte idazten aritu eta gero”.

Bernardo Atxaga ezizenez hasi zen sinatzen lanak Joseba Irazu Garmendia (Asteasu, Gipuzkoa, 1951). 2006tik da Euskaltzaindiako kide. Bere eleberri ugari eraman dira zinemara: azkena, Soinujolearen semea (2003ko liburua, 2018an estreinatua zinemetan). Pott Banda literatura taldeko kidea ere izan zen 1978tik 1980ra arte.