argia.eus
INPRIMATU
Bernard Cazeneuve izendatu dute Frantziako lehen ministro
  • Manuel Valls ordezkatuko du Cazeneuvek, presidentetzarako hauteskundeei begira baitago Valls.  

Ainhoa Bretos @ob_ainhoa 2016ko abenduaren 06a

François Hollande Frantziako presidenteak Bernard Cazeneuve hautatu du lehen ministro izateko. 2012an sartu zen Gobernuan Cazeneuve. Ogasun ministro izan zen hasiera batean, eta 2014an barne ministro izendatu zuten. Manuel Vallsen lekukoa hartuko du gaurtik aurrera.   

Abenduaren 5ean iragarri du Vallsek lehen ministro izateari utziko diola, bere burua Alderdi Sozialistaren primarioetara aurkezteko. 2017ko apirilean egingo dira presidentetzarako hauteskundeak, eta Hollandek jakinarazi du ez dela berriz aurkeztuko.