Nafarroako zonalde ez euskaldunean daude, eta bi eskaera dituzte: euskarazko irakaskuntza herrian bertan, eta hori lortu bitartean, jantokia eta garraioa ordaintzea.
Ez dira lehenak eskakizunetan. Artaxoako, Mendigorriako eta Larragako gurasoen bidea hartu dute Beriain, Tiebas eta Elortz bailarako gurasoek. Irakaskuntza publikoan ezin dituzte haurrak D ereduan matrikulatu eskaintzarik ez dagoelako, eta ondorioz, Iruñeko Hegoalde ikastolara eta Iturrama ikastetxera eramaten dituzte haurrak. Jantokia eta garraioa poltsikotik ordaintzen dituzte.
Nafarroako Gobernuko erregistroan 30 eskaera egin dituzte, 60tik gora umeren izenean.