argia.eus
INPRIMATU
“Bereziak garela iruditzen zaigu, baina azkenean masak eramaten gaitu”

2010ko maiatzaren 21

Asier Zabaletak Moskun erakutsiko du bere azken obra: Last in line.

"Musika, elikadura... dena dago globalizazioaren barruan. Oso zaila da hortik ateratzea. Bereziak garela uste dugu denok, baina azkenean masa horrek eramaten gaitu. Horren parte gara, nahi ala ez. Sarri ez gara horren kontziente, eta horri buruz hitz egin nahi nuen analisi sakon bat egin gabe. Horretarako, neska bat agertzen da obran; bere bizitzaren bidez istorio txiki bat azaldu nahi nuen. Erabaki asko hartu behar ditu masa edo talde horrek bultzatuta".