argia.eus
INPRIMATU
Beren lurretatik kanporatuak izaten ari dira masaiak, turismoaren mesedetan
  • Artzaintza eta laborantza oinarri dituen masai herria lurrik gabe geratzen ari da Tanzania iparraldean, herrialde horretako gobernuak eta agentzia turistikoek behartuta.

ARGIA @argia 2018ko irailaren 12a

Oakland Institutuko txosten baten arabera, milaka eta milaka masaiek beren lurrak utzi dituzte eta ehunka etxe erre dizkiete urteotan, turistek safari bidaia egin ahal izan dezaten eta lehoiak, zebrak edota jirafak ehizatu ditzaten. Adibidez, Safari agentzia estatubatuarrak kanpamentua eraiki zuen euren herri erdian, bidea oztopatuz. "Irudikatu ezezagun bat iritsi eta zure etxe erdian eraikin izugarria egiten duela. Gure animaliek ezin dute ur-askara joan, ez dago beste biderik artzainentzat eta animalientzat", diote txostenean.

Lur desjabetze hauen errudun nagusitzat bi enpresa estatubatuar jo dituzte: Thomson Safaris eta Otterlo Business Corporation.