argia.eus
INPRIMATU
Ainhoa Intxaurrandietak beren aurkako jazarpena salatu zuen sorpresaz GHK-ren bileran bertan
  • Madrilgo Kontu Auzitegiak Ainhoa Intxaurrandieta eta Iñaki Errazkinen alde atera zuen epaia errekurritu ala ez erabaki behar zuen astelehenean. EAJ eta PSEk gehiengoa dute Jose Ignacio Asensio buru duen GHK-n, eta aurreko astean Diario Vasco egunkariak aurreratu gisan, errekurtsoa jartzea bozkatu zuten. Ezusteko bakarra, bileran Ainhoa Intxaurrandieta bera agertzea izan zen. Twitter bidez eginiko hari batean kontatu du gertatua.

ARGIA @argia 2018ko urriaren 30
GHK-ren bileran sartu aurretik EH Bilduko hainbat kidek atera duten babes argazkia. (Eneko Etxeberria)

Ezustean agertu zen Intxaurrandieta Gipuzkoako Aldundira. Bertan ezohiko batzarra deitua zuen GHK-k, elegitea onartu ala ez erabakitzeko.

Intxaurrandietak, bileraren ostean, Twitter hari bat idatzi zuen gertatua kontatuz. Asko zabaldu da eta jarraian osorik da irakurgai.