argia.eus
INPRIMATU
‘Berdea da more berria’ liburua aurkeztuko du ARGIAk Baionan eta Iruñean
  • Berdea da more berria. Bizkaiko egoitzetako grebalarien testigantzak liburua bi lekutan aurkeztuko da datozen egunetan: Baionan eta Iruñean. 

ARGIA @argia 2019ko martxoaren 06a
Onintza Irureta ARGIAko kazetaria, 'Berdea da more berria' liburuaren egilea.

ELA sindikatuaren Manu Robles-Arangiz Institutuak eta ARGIAk elkarlanean egin dugun lan honek jasotzen ditu 2017an Bizkaiko zaharren egoitzetako langileek egin zuten greba historikoaren testigantzak. Onintza Irureta Azkune da egilea eta hitzaurrea Irantzu Varela Urrestizalak idatzi du.

Otsailaren 20an Bilbon liburuaren lehenbiziko aurkezpena egin ondoren, beste hainbat lekutan ere aurkeztuko da. Datozen egunetan bi aukera izango dira aurkezpen horietan parte hartzeko: ostegunean, martxoak 7, Baionan aurkeztuko da liburua. Manu Robles-Arangiz Fundazioaren egoitzan izango da 20:00etan (Cordeliers karrika 20).

Datorren astelehenean berriz, martxoaren 11n alegia, Iruñean egingo da aurkezpena. Katakraken izango da (Kale Nagusia 54), 19:00etatik aurrera.