argia.eus
INPRIMATU
Berako 1822ko ‘Uscaldunac garen ezquero’ idatziari buruzko ikerketaren laburpena
  • Joan den abenduaren 2an Mikel Tabernak eta Arkaitz Santaziliak Uscaldunac garen ezquero tituluko hitzaldia eman zuten Berako kultur etxean. Berako udal artxiboan aurkitutako 1822ko eskuizkribu bat izan zuten hizpide.

Erran .eus @erran_eus 2021eko urtarrilaren 04a

Bertan, herritar talde garrantzitsu batek medikua kontratatzeko aferan esku-hartu nahi izan zuen, eta Herriko Etxean egin zen bilkura batean euren argudioak eman zituzten. Idatzi hura euskaraz egin zuten, herritar guztiek uler zezaten. Agirian bildutakoak ikertu dituzte Tabernak eta Santaziliak, Euskaltzaindiak argitaratutako azterlanean.

Ikerlanaren laburpena jaso dugu bideo honetan.

 

 

Eta hemen  2019ko ekainean ARGIAk gaiaz argitaratutako erreportajea, Mikel Tabernak berak idatzia.