argia.eus
INPRIMATU
“Beraiek baldin badira erabakia hartzen duten horiek, zer gutxiago, hona etortzea eta egoera ikustea”
  • Irungo Harrera Saretik ohartarazi digute gaur, Lakaxita gaztetxea migratzaileentzako elkartasunezko harrera gune izatetik, larrialdizko errefuxatu gune bilakatzeko arriskuan dagoela.

Antxeta Irratia 2018ko irailaren 25
Migratzaileak Lakaxitan (Argazkia: antxetamedia.eus)

Egoerak okerrera egiten du egunetik egunera, eta migratzaileak pilatzen hasiak dira, erakunde publikoetako harrera gune ofizialetako baldintza zorrotzek eragina, migratzaileen kopurua emendatzen doalarik etengabe. Eta bitartean, Udala zer? Ba lehengo lepotik burua.

Goiz hontan, Jose Antonio Santano alkateak aitortu digu, ez duela Lakaxitan gertatzen denaren berri. Harrera gune ofizialetako datuak baino ez dituelako manejatzen. Eta egoera bere begiekin ikus dezan, Lakaxitara hurbiltzeko gonbidapena luzatu diogularik, prest agertu da hipotetikoki, baina airean utzi du, bertaratuko den ala ez. Leka-Enea zein Martindozeneako guneetara bertatik-bertara hurbildu izan den bezala, baina airean utzi du Lakaxitara bisita. Aldi berean, aitortu baitu, migratzaile horiei laguntza eskaintzea ez dela Udalaren ardurapekoa. Harrera gune eta baliabide ofizialetaz baino ez dela jabetzen beraz.

Udaletxetik inor ere ez da Lakaxitara hurbildu

Momentuz, halere, udaletxetik inor ere ez da Lakaxitara hurbildu, ez uda hasieran, ezta orain ere, egoera kritiko bilakatzen ari dela. Oroitarazi beharra dago, bien bitartean, Martindozeneako aterpetxeko gunean onartzen ez dituztelako. 3 eguneko gehienezko epea dutela han egoteko, eta hortik aurrera kalean geratzen direla. Eta Espaianiako Estatuak baldintzak zorroztu dituelako. Izan ere, Espainiako Estatuan 30 egun baino gehiago daramatzaten migratzaileek ere, ez dute Martindozenea erabiltzeko eskubiderik.Hau ikusita, Lakaxita gaztetxera hurbildu gara, eta Gizarte Ongizate arloko Sergio Corchon zinegotzia, ezta udal teknikari bat ere, ez dela bertatik pasa esan digute, egoeraren berri euren begiekin jasotzeko.

 

Albiste hau Antxeta Media-k argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.