argia.eus
INPRIMATU
Benjamin Bradlee hil da, ‘Watergate’ auzia azaleratu zuen editorea
  • Benjamin Bradlee The Washington Post egunkariko zuzendari ohia hil da 93 urterekin Washingtonen. Azken urteetan alzheimer eta dementzia gaitzak zituen.

Malen Aldalur Azpillaga @malenaldalur 2014ko urriaren 22a
Benjamin Bradlee bere Washingtoneko etxean. Argazkia: (Michel du Cille/The Washington Post).

1965etik 1991ra izan zen egunkariko zuzendaria. Bitarte horretan kazetak  ‘Watergate auzia’ publikatu zuen bere ikuskaritzapean eta mundu osoko egunkaririk ospetsuenen artean kokatu zen. ‘Watergate auziarekin’ AEBetako historian lehen aldiz presidente batek dimititzea lortu zuten: Richar Nixononek, 1974an.

Zuzendari izan zen 23 urteetan egunkariaren tirada 446.000 aletik 802.000ra pasa zen. Gainera, langileak bikoiztu eta aurrekontua 3 milioi dolarretik 60 milioi dolarretara handitzea lortu zuen.

“Kontatu beharreko historiak kontatu zituen, mundua eta geure burua hobeto ulertzeko”, horrela definitu du Barack Obama AEBetako presidenteak Bradleeren lana prentsari igorritako ohar batean.