argia.eus
INPRIMATU
Benetako bonbekin maniobra militarrak egiten ari dira Bardean
  • Bardeak Ya plataformak salatu du ostegun iluntzean "bi eztanda handi" entzun zirela Tuteran eta Zaragozako zenbait herritan. Benetako munizioa erabiltzen ari da Espainiako Armada ariketa militarrak egiteko. "Bisitariei ohartarazten ari zaizkie laser armak ere erabiltzen dituztela egunotan", jakinarazi dute. 

Euskalerria irratia @fm983irratia 2023ko urriaren 10

Benetako bonbak eta arma-laserrak erabiltzen dituzte egunotan Bardean. Espainiako Armada Tormenta izeneko maniobra militarrak egiten ari da eta eztandak Tuterara zein Zaragozako zenbait herritara ere iristen direla ohartarazi dute: "Bonba hotsak iristen ari dira zenbait herritara", salatu du Bardeak Ya plataformak. Ostegun iluntzean izan ziren indartsuenak plataforma horrek adierazi duenez. Salatzen ari dira "beste behin ere" benetako munizioa erabiltzen ari direla Bardeako Parke Naturalean: "Bisitariei ohartarazi diete arma-laserrak erabiltzen ari direla", jakinarazi du plataforma antimilitaristak.