argia.eus
INPRIMATU
Beñat (OPA): “Kalera irten behar gara gure eskubideak aldarrikatzeko”
  • Osasun publiko eta kalitatezkoaren aldeko manifestazioak izango dira larunbat honetan. Eguerdiko 12:00etan Gasteizen eta Bilbon, eta 17:00etan Donostian.

Hala Bedi @halabedi 2024ko martxoaren 15a

Osasungintza publikoaren aldeko OPA herri plataformak kalera aterako dira berriro larunbat honetan, Osakidetzaren "desegitea eta pribatizazioa" salatzeko, eta osasun arreta "publikoa, unibertsala eta kalitatezkoa izateko eskubidea" aldarrikatzeko. Hilaren 16an, larunbatarekin, manifestazioak egingo dituzte Bilbon eta Gasteizen 12:00etan, eta Donostian 17:00etan, Osasun publiko eta kalitatezkoaren alde. Pribatizaziorik ez. Osakidetzaren eraisterik ez lelopean, Euskadiko Osasun Publikoaren Aldeko Plataformak ohar bidez jakinarazi duenez.

OPAko kidea den Beñat izan dute Hala Bediko Hizpidean-en.