Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren azken final-laurdena jokatu da azaroaren 2an Azkoitiko Baztartxo Antzokian; final-erdietarako zuzeneko txartela eskuratu du Gaztelumendik.
Azkoitiko Baztartxo Antzokian jokatu da azaroaren 2an Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren bosgarren eta azken final-laurdena. Sarrerak agortuak zeuden aurrez eta aretoa bete-bete egin da saio honetan ere.
Kantuan, hurrengo sei bertsolariak aritu dira:
Beñat Gaztelumendi Arandia
Mikel Artola Izagirre
Ane Labaka Mayoz
Ander Lizarralde Jimeno
Maialen Akizu Bidegain
Ane Zuazubiskar Iñarra
Beñat Gaztelumendik lortu ditu puntu gehien, 475 puntu. Beraz, azaroaren 24an Oiartzunen jokatuko den final-erdian kantatuko du. Hauek dira gaurko saioan bertsolariek lortutako puntuazioak:
Beñat Gaztelumendi Arandia.....475
Ane Labaka Mayoz......................455
Maialen Akizu Bidegain..............443,5
Ander Lizarralde Jimeno.............442,5
Mikel Artola Izagirre.....................425
Ane Zuazubiskar Iñarra...............424
Aurkezle lanetan Ion Zaldua Brit aritu da eta epaimahaiko kideak hurrengoak izan dira: Maite Sukia Olano, Zigor Leunda Eizmendi, Amaia Otxotorena Gamio, Oihana Aranguren Etxaniz eta Mikel Beloki Urkizu. Idazkari lanetan, berriz, Joxemari Altuna Berridi eta Gorka Segurola Dorronsoro aritu dira.