Errenteriako Lekuona Fabrikak egin dio harrera Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren final-laurdenari. Sei bertsolari hauek aritu dira kantuan bertan:
Lan puntuagarriak amaituta, Beñat Gaztelumendi Arandiak bildu ditu puntu gehien: 493. Hori horrela, zuzenean lortu du finalaurrekoetara sailkatzea; Oiartzungoan kantatuko du, azaroaren 17an. Honela geratu dira puntuazioak:
Gai-jartzailea Aizpea Garmendia Iartza izan da. Epaitzen honako epaile hauek aritu dira: Amaia Otxotorena Gamio, Karlos Ibarguren Olalde, Maite Sukia Olano, Oihana Aranguren Etxaniz eta Zigor Leunda Eizmendi. Idazkari lanetan, aldiz, Aratz Irazustabarrena Garmendia artu da.
Datorren asteburuan izango dira hurrengo bi final-laurdenak: Azkoitian larunbatean, urriaren 26an, eta Irunen igandean, 27an. Sarrerak, betiko moduan, bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragai.