Afro-amerikarrek zuriek baino 21 aldiz arrisku handiagoa dute poliziaren eskuetan hiltzeko AEBetan, Thinkprogress.org hedabideak argitaratu duenez.
Michael Brown Fergusonen poliziak tiroz hildako gaztearen prozesu judizialak eztabaida sortu duen unean azaleratu dira datu hauek. Gaztea hil zuen polizia ez dute epaituko eta horrek haserrea eragin du AEBetako beltzen artean.
2010-2012 urteetan AEBetako poliziak 15 eta 19 urte bitarteko 1.217 pertsona hil zituen tiroz, datu ofizialen arabera. Datu horiek erakusten dute 15-19 urte bitarteko beltzen heriotza tasa 31,17koa dela milioi bat biztanleko. Aldiz, pertsona zuriena milioiko 1,47n geratzen da.
1980-2012 urte bitartean 12.000 poliziak tiroz hildako pertsonen zenbatekoak aztertu ditu ProPublicak, Ikerketa Federaleko Bulegoak emandako datuetan oinarrituta.
Azterketa horretan hainbat ondorio atera ditu ProPublicak, honako bi hauek esaterako: polizien eskuetan hiltzeko arriskua zurientzat eta beltzentzat berdina izateko, astero pertsona zuri bat baino gehiago hil beharko lukeela poliziak; eta gazte afro-amerikarrak hil dituzten polizien %90 zuriak direla.