argia.eus
INPRIMATU
Belgikak atzera bota du Serret, Comín eta Puig Espainiaratzea
  • Belgikako fiskaltzak eskatu dio Kontseiluaren Ganbera auzitegiari ez dezala aintzat hartu Auzitegi Goreneko Pablo Llarenak hiru agintari katalanak Espainiaratzeko euroagindua. Kontseiluko epaileak onartu egin du eskaera.

ARGIA @argia 2018ko maiatzaren 16a
Toni Comín, Bruselako Justizia Jauregira sartzen. (Arg.: ACN)

Epailea ez da eskariaren mamian sartu eta Llarena epailearen forma akatsak argudiatu ditu berau atzera botatzeko. Epailearen esanetan, Estatu eskatzailearen atxiloketa agindua behar du Estatu eskatzailearen euroaginduak, eta Llarenaren eskariak ez du horrelakorik. Meritxell Serret, Toni Comín eta Lluís Puigek badute atxiloketa agindua Espainian, baina Auzitegi Nazionaleko Carmen Lamela epaileak agindutakoa da.

Ondorioz, epaileak bertan behera utzi ditu hiru sailburu katalanen aurkako kautelazko neurriak eta, besteak beste, aurrerantzean Belgikatik arazorik gabe sartu-atera ahal izango dira. Carles Puigdemontek berehala zoriondu ditu bere sailburu ohiak, Berlinetik bidalitako txio honetan: