“Beldurra, kezka, babesgabetasuna”

  • Herritar asko elkartu ziren asteazken arratsaldean Altsasun, fiskaltzak herriko gazteen aurka eskatutako zigorrei aurre egiteko.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko uztailaren 06an - 10:00
Altsasuko Gurasoek babes handiarekin eman zuten prentsaurrekoa (argazkia: Guaixe).

Auzipetutako gazteen gurasoek, 1.700 bat pertsonen babesarekin, fiskalaren zigor eskaeren balorazioa egiteko prentsaurrekoa eskaini dute. Argi adierazi dute eskaerak "erabateko neurrigabekeria" direla. "Askoz larriagoak diren delituengatik zigor eskaerak baxuagoak dira". Eta beste tokietan gertatutako antzeko kasuetan, "lesio larriagoekin, zigor txikiagoak ekarri dituzte. Altsasuarrendako justizia desberdina da?" galdetu dute.

Gurasoendako "guztiz neurrigabeko lege jarduna da" gertatutakoa, terrorismo delituaren erabilera hedagarria izaten ari da". Horren ondorioz, "legezkotasun printzipioa eta epaiketa justurako eskubidea urratu" egin direla nabarmendu dute. Nafarroako Lurralde Auzitegiaren epaian oinarritu dira horretarako, zeinak martxoan esan zuen Altsasuko auzian terrorismo delitu zantzurik ez zegoela. "Gizartearen babesa, kalitate demokratikoa, justizia, giza eskubideak arriskuan daude.

Deialdiak eta eskaerak

Ostiraleroko kontzentrazioaren ondoren, ostegun honetan, 20:30ean manifestazioa abiatuko da kultur guneko zabalgunetik. Heldu den asteko ostiralean zortzi hilabete preso eginen dute hiru gaztek eta Iruñeko Gaztelu plazan 17:30ean eginen den kontzentrazioan parte hartzera deitu dute.

Horrekin batera, www.altsasukogurasoak.com webgunean dagoen manifestua sinatzera animatu dituzte herritarrak. Dagoeneko 20.000 pertsonatik gorak sinatu dute. Web berean dagoen dosierrean "terrorismo kalifikazioa bertan behera uzten duten argudioak" zabaltzeko eskatu zuten gurasoek.

Instrukzioaren garapenarekin "pribatuan desadostasuna" azaltzen duten alderdiei "publikoki haien iritzia adierazteko" eta bat egiteko deia egin diete. Horrekin batera, alderdi, sindikatu, gizarte, kultura, eta bestelako alorretako erakundeei zuzendu zaizkie: "Ekimen jendetsu eta plurala antolatzeko lan egin, zentzugabekeria honen aurrean Nafarroako gizartearen ahotsa altxatzeko". Erakundeei "euren babesa ematen eta bidegabekeria salatzen jarraitzeko" eskatu zieten Altsasuko Gurasoek.

Agerraldia herritarren txalo zaparrada bero batekin amaitu zen, Entzun Altsasuk Twitterren zabaldu duenez.

Albiste hau Guaixek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Altsasuko gazteak
Altsasu antzezlana ikusi dute Madrilen, Vox-en boikotaren gainetik

Ostegun honetan estreinatu da Madrilen 2016ko Altsasuko gazteen atxiloketa eta auzipetzea ardatz dituen antzezlana La Abadia antzokian, Voxek zentsura kanpaina handia egin ondoren.


2022-01-19 | ARGIA
Altsasuko gazteen eskakizuna atzera bota du Estrasburgoko Auzitegiak

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ez du aintzat hartu Altsasuko gazteek epaiketa bidezkoa izan zuten aztertzeko eskakizuna. Auzipetutako gazteetako batek, Iñaki Abadek, eman du jakitera berria.


2021-11-10 | ARGIA
Auzitegi Nazionalak dio Altsasu auziko Guardia Zibilaren tenientea ez dela terrorismoaren biktima

Espainiako Auzitegi Nazionalaren ebazpenean dago oinarritua erabakia eta dioenez, Altsasuko gazteak zigortu zituen ebazpenean ez zen terrorismorik aipatzen, beraz, ez administrazioak ez Auzitegi Nazionalak ezin dute terrorismoaren biktimen kalte ordainik onartu.


2021-07-20 | ARGIA
Altsasuko gazteek epaiketa justua izan al zuten aztertuko du Europako Giza Eskubideen Auzitegiak

Estrasburgoko Auzitegiak onartu egin ditu Altsasuko kasuan kondenatu zituzten zortzi gazteetatik biren defentsek aurkeztu zituzten errekurtsoetako batzuk eta aztertuko du ea epaiketa justu bat izateko eskubidea urratu zitzaien.


2021-06-23 | ARGIA
Jon Ander Cob eta Julen Goikoetxea Altsasuko gazteei hirugarren gradua onartu diete

Asteartean onartu diete hirugarren gradua Altsasu auzian auziperatutako Jon Ander Cob eta Julen Goikoetxeari.


2021-03-02 | Axier Lopez
Adur Ramírez de Alda, Altsasuko auzipetua
“Altsasuren karikatura egin nahi izan dute, baina gaizki atera zaie”

Duela lau urte “batzuek” erabaki zuten lehen lerro politiko eta mediatikora eramatea, azken hamarkadetan Euskal Herriko leku ugaritan gertatu izan diren liskar horietako bat. Zazpi gazte eta herri oso bat deabru bilakatuta. Zurrunbiloaren erdian harrapatu zuen... [+]


2021-02-26 | Axier Lopez
Adur Ramírez de Alda, Altsasuko auzipetua
AURRERAPENA | “Euskal Herriak bizi duen gatazka politikoaren parte izan da Altsasukoa”

Duela lau urte “batzuek” erabaki zuten lehen lerro politiko eta mediatikora eramatea Altsasu, azken hamarkadetan Euskal Herriko leku ugaritan gertatu izan diren liskar horietako bat. Zazpi gazte eta herri oso bat deabru bilakatuta. Zurrunbiloaren erdian harrapatu... [+]


2021-02-10 | Ixone Arana
Hamabost gazte deitu dituzte deklaratzera, 2019an Gasteizko trenbidea ixteagatik

2019ko urriaren 17an, Ertzaintzak 21 gazte atxilotu zituen Altsasuko gazteen eta Kataluniako independentziaren aurkako sententziak salatzeko Ernaik deitutako mobilizazioetan. Atxilotuetako hamabost deklaratzera deitu dituzte orain.


2021-01-25 | Jone Markuleta
Lau urteko etapari bukaera eman diote Altsasuko gazteek, gurasoek eta herri plataformak

Altsasuko gazteak, haien gurasoak eta Altsasukoak Aske herri plataformako kideak hedabideen aurrean agertu dira lau urteko ibilbidean gazteen auzian elkartasuna azaldu duten guztiei eskerrak emateko. Etapa bat ixteko garaia dela adierazi dute.


2021-01-14 | Guaixe .eus
Altsasuko auzia Estrasburgon

Giza Eskubideen Europako Auzitegian helegiteak aurkeztu dituzte auzipetuen abokatuek. Tramiterako onartzeko zain daude.


2020-12-11 | Jone Markuleta
196. kontzentrazioak amaiera emango die Altsasuko gazteen auzia salatzeko dinamikari

Auzipetuen egoera nabarmen aldatu delako, Altsasu Gurasoak taldeak eta Altsasukoak Aske herri plataformak ostiralero elkarretaratzeak egiteari utziko diote. Kontzentrazioei amaiera emateko ekitaldi berezia antolatu dute ostiralean.


2020-11-18 | ARGIA
Jon Ander Cob eta Julen Goikoetxea Altsasuko gazteei hirugarren gradua ukatu diete, baina lan egiteko edo ikasteko irten ahalko dira

Irteerak egiteko baimenik ez zuten Altsasu auziko bi gazte bakarrak ziren. Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintza Epaitegiak hirugarren gradua ukatu die, baina 100.2 artikulua onartu.


Eguneraketa berriak daude