argia.eus
INPRIMATU
Belateko tunelak “arrisku handikoak” direla salatzeko, bidea itxi dute 30 alkatek eta Oronozko suhiltzaileek
  • "Arrisku handikoa, segurtasuna orain!" pankarta aitzinean zutela, 30 bat alkatek eta Oronozko parkeko suhiltzaileek bidea itxi dute astearte arratsaldean, bi minutuz, Belateko tunelaren iparraldeko ahoan. Tunelak Europar Batasunak ezarritako segurtasun-eskakizunetara egokitzeko atzerapena salatu dute, eta nazioarteko garraioa errepidetik kentzea aldarrikatu dute.

Erran .eus @erran_eus 2021eko martxoaren 17a

Alkateek eta suhiltzaileek ohartarazi dute "tunelen arrisku-mailak okerrera egiten duela urtetik urtera eta kamioien bolumena handitu ahala". Gogoan dute, gainera, azkeneko gobernuek "15 urteko epea" markatu zutela Belateko tunelak segurtasun-araudira egokitzeko. "Epea amaituta, egungo Gobernuak deus egin gabe segitzen" duela salatu dute.