Mauletarrek Belako zaldüna pastorala emanen dute heldu den igandean. Jean Bordaxarrek idatzi du eta uztailaren 29an eta abuztuaren 5ean eskainiko dute Maulen, 15:30etik aurrera.
Heldu den igandean Belako Zalduna pastorala emaiteko prest iduri dute mauletarrek. Joan den igandean mustraka orokorra, edo azken errepika zuten, eta hortarako eguzkiaz gain, jende frango hurbildu da. Gu ere hara hurbildu gira errepika bukaeran, hots zintzur bustitze denboran.
Jean Bordaxar idazlea eta jojo Malharin pastoralaren elkarteko presidentearekin mintzatu gira.
Albiste hau Euskal Irratiek argitaratu dute eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.