argia.eus
INPRIMATU
Belako, Nakar, Benizze, Lysistrata eta Vincen Garcia EHZren 28. edizioan
  • Lehen aldiz festibala Amikuzeko Arberatze herrian ospatuko da. Ekainaren 28, 29 eta 30an izango da.

Ainara Rodil Jaime 2024ko otsailaren 26a
Ekainaren 28, 29 eta 30an izango da 2024ko edizioa / Argazkia: EHZ

Azken urteetako ereduarekin jarraituko dute antolatzaileek, baina Amikuzeko Aberatze herrian izango da aurtengo EHZren 28. edizioa. Donapaleun egin dute festibalaren aurkezpena, eta bertan, lehen taldeak iragarri zituzten: Belako, Nakar, Benizze, Lystrata eta Vincen Garcia.

Adierazi dutenez, denetariko ekintzak egongo dira plazan egunean zehar (zirkua, haurren txokoa, kontzertuak…). Bestalde, mintzaldi, mahai inguru, tailer eta bestelakoak ere izango dira. Arratsaldetan kontzertuak izan agertokitan banatuta.

Denentzako kultura

“Euskal kultura azpi-kultura dela kontsideratzen du hainbatek, ttipitua, guttitua eta folklorizatua. Hau da, euskal kultura hartu, eta bere errautsak erakusten dituzte, beste kultura hegemoniko batzuen barne den iraganeko ondare soil bat bailitzan. Baina guk, hemendik, ez ditugu errautsak iraunarazten, guk bizi den kultura baten suaren inguruan dantzatzen dugu!”, ziurtatu dute.

Salmenta

Sarrerak aurrez erosteko aukera martxan jarri dute beren webgunean. Hiru eguneko sarrerak 40 euroko prezioa izango dute martxoaren 31ra arte, ondoren garestitzen joango dira: maiatzaren 4ra arte, 50 eurotan eta data horretatik aurrera 60 eurotan.