argia.eus
INPRIMATU
Bel Pozueta (EH Bildu)
“Jarraituko dugu borrokan zuek askatzeko, bai Altsasukoak, bai preso guztiak”

ARGIA @argia 2019ko azaroaren 10
Bel Pozueta bozkatzen.

“Lehen ere esan genuen konpromisoa beteko genuela eta horixe egingo dugu. Hemen egongo gara, beti Nafarroaren alde. Nafarroaren ahotsa izango gara. Eta nola ez, badakigu ez dagoela jende guztia Euskal Herrian, asko kartzelan daude, eta hor dira iheslariak eta errefuxiatuak ere. Maitasun guztia haientzat eta lortu duguna beraientzat da.

Ezin dut ahaztu duela hiru urte gosaltzen ari nintzela nola etxe aurretik pasa zen enkaputxatu bat. Altsasuko astakeria gertatu zen. Zaballan gu ikusten ari zarete. Jarraituko dugu borrokan zuek askatzeko, bai Altsasukoak, bai preso guztiak”.