argia.eus
INPRIMATU
Bel Pozueta Altsasuko gurasoa, Espainiako Kongresurako hautagai EH Bildutik
  • Nafarroako zerrenda-burua izango da Bel Pozueta, Espainiako Kongresuko hauteskundeetan. Behin baino gehiagotan salatu izan dute Altsasuko gazteen afera Espainiako Kongresuan.

ARGIA @argia 2019ko martxoaren 13a
Altsasuko Gurasoek jaso dute aurtengo Argia Saria, Sustapen arloan. Argazkia: Dani Blanco

Soziologoa eta sexologoa da Bel Pozueta, baina Altsasuko gazteen bozeramaile lanengatik da batez ere ezaguna. Hain juxtu, lehengo astean jakin genuen Espainiako Auzitegi Nazionaleko Apelazio-Salak berretsi egin dituela gazteen kontrako 2 eta 13 urte arteko espetxe zigorrak, salbu eta Iñaki Abadena (hiru urte murriztu dizkiote). Hori dela-eta, manifestazioa deitu dute Altsasuko Gurasoek martxoaren 24rako.

Kasuaren oihartzuna baliatuta, PPko presidente Pablo Casado Koxka tabernan izan zen duela gutxi, Espainiako eskuinak erabilera politikorako aukera ikusi baitu afera honetan.

Apirilaren 12an abiatuko da hauteskunde kanpaina, giroa dagoeneko bero dagoen arren.