argia.eus
INPRIMATU
Beitu! sortu da, nerabeak helburu dituen euskal hedabide berria
  • Mugikorrera itsatsita bizi diren nerabeak ditu helburu Gaztezuloren proiektu berriak. 14-18 urte bitarteko gazteentzat plataforma digitala sortu dute.

Miren Osa Galdona @Mirentx_U 2017ko azaroaren 08a
14 eta 18 urte bitarteko gazteenzat dago zuzendua

Telebistaz eta irratiaz gogaituta dauden gazteen arreta eskuratzea da Gaztezuloren erronketako bat. Horretarako sortu du gazteentzat propio diseinatutako komunikabide digital berria.

Erabileraren nondik norakoak zehazteke dauden arren, indarguneetako bat erabiltzaileek mugikorrean jasoko duten euskarazko aisialdi eskaintza izango da. Hilero jasoko dute eta helburua gazteek euskaraz kontsumitzea da, klik bakar batean. Horrez gain, Youtube eta Instagrameko kanala izango du, lehiaketetan parte hartzeko. Baita musika zerrenda bat ere. Doakoa izango da.

Azaroaren 8an egin dute aurkezpena, Donostiako Convent Garden espazioan. Zuriñe Maguregi Gaztezuloko zuzendaria, Telmo Trenado eta Ane Atxutegi youtuberrak eta Mr. Euskaldun ilustratzailea izan dira ekitaldian.