Aragoiko egunkariak jakitera eman du Taustekoa (Aragoi) den 27 urteko lasterkari bat zendu dela aurtengo edizioan. Ategorrieta parean konortea galdu zuen eta Gurutze Gorriaren Kanpainako Ospitalean artatu ondoren, Donostia Ospitaleko ZIUra eraman zuten. Informazioa ez diote baieztatu lasterketaren antolatzaileek Berria-ri eta Eitb-k ere dio hil ala biziko egoeran dela gaztea.
Helmugarako hiru kilometro baino ez zirela falta erori zen lasterkari gaztea, bihotz-geldialdi baten eraginez. Gurutze Gorriak artatu zuen han bertan, eta Donostiako Ospitaleko Zaintza Intentsiboko Unitatera eraman zuten ondotik. El periódico de Aragon egunkariak plazaratu baldin badu ere aragoiarren heriotzaren berria,halakorik ez diote baieztatu Berria-ri lasterketaren antolatzaileek. Iduriz, 27 urteko aragoiarra da gaizki sentitu zen korrikalaria eta Iruñean dabil lanean.
DYAk lasterketaren bukaeran jakinarazi zuenez, bihotz geldialdia izan zuen 34 urteko beste lasterkari bat ere artatu zuten; kasu horretan bizia salbatu ahal izan zioten. Guztira lau dira Behobia-Donostia lasterketan hildako korrikalariak.