Nola eragiten dute lasterketa eguneko baldintzek errendimenduan eta kirolariaren fisiologian? Galdera honi eta beste hainbati erantzungo diote mediku eta kirolariek Donostian urriaren 7an.
Milaka lagun ari dira azaroko Behobia-Donostia korrika lasterketa ezaguna prestatzen. Batzuk esperientzia eta jakinduria handiz eta beste batzuk ez hainbeste. Urriaren 6an, 19:00etan, Donostiako San Telmo museoan ondoko hizlariak entzuteko aukera izango da: Uxue Fraile (mendi lasterkaria), Arantxa Errazkin (Bidasoa ESIko medikua eta kirolaria), Iñigo Etxeberria ( Behobia-Donostiako koordinatzailea), Felix Zubia eta Xabier Valencia (Donostia Unibertsitate Ospitaleko medikuak). Moderatzailea Arritxu Iribar, Euskadi Irratiko kazetaria izango da.
Antolatzaileak ondokoak dira: Bidasoaldeko eta Donostialdeko Osakidetza, Bagera Euskara Elkartea, Behobia-Donostia lasterketa, San Telmo museoa, Urrats euskaltegia, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako Udala.