argia.eus
INPRIMATU
Behobia-Donostia euritsua, iruditan
  • Probako 20 kilometroak egin zituzten 27.000 lasterkariek euriari, haizeari eta kazkabarrari egin behar izan zioten aurre.

Irutxuloko Hitza @irutxulo 2019ko azaroaren 11
Argazkia: Irutxuloko Hitza.

Tarteka tregoa batzuk eskaini zituen arren, eguraldiak gauzak oso zail jarri zizkien Behobia-Donostiako lasterkariei. Probako 20 kilometroak egin zituzten 27.000 lasterkariek euriari, haizeari eta kazkabarrari egin behar izan zioten aurre ibilbidean zehar, eta handicap hori helmuga gurutzatu arte jasan behar izan zuten.

Zorionez, errepidearen bi alboetan milaka pertsonen babes oihu eta txaloen beroa sentitu ahal izan zuten, eta haizeak hainbat aterki apurtu zituen arren, herritarrek amaierara arte jarraitu zuten laguntzen.

Irutxuloko Hitzak irudi bilduma bat osatu du lasterketan zehar eginiko argazkiekin.