argia.eus
INPRIMATU
Tourra igarota, itxi egin dute Irun eta Hendaia arteko oinezko pasabidea, berriro
  • Avenida zubiak 24 ordu eskas baino ez ditu eman zabalik. Frantziako Gobernuak atzera ere itxi egin du, astelehen arratsaldean txirrindulariak Lapurdira pasa ondoren.

Gorka Peñagarikano Goikoetxea 2023ko uztailaren 04a
Astearte goizean, Frantziako Gobernuko langileek itxi egin dute Avenida zubia.

Bi urteren ostean, astelehenean ireki dute Gipuzkoa eta Lapurdi batzen dituen Irungo Avenida zubia, oinezko pasealekua. Goizeko 06:00ak aldera hasi ziren Frantziako Gobernuko langileak 2021eko urtarriletik ezarria zegoen hesia kentzen, altxatzen, eta bi herrietako alkateek eskua emanda ospatu zuten "lorpena".

24 ordu ere ez ditu iraun, baina: astearte goizerako atzera ere itxi dute bi herrien arteko oinezko pasabidea. Astelehen arratsaldean igaro zen Frantziako Tourra Irundik Hendaiara, Avenida zubitik, eta bitarte horretan egon zen irekita –publikoarentzat itxita egon zen–. Behin txirrindulariak Frantziako administrazioaren lurretan sartuta, ordea, itxi egin dute hesia.