argia.eus
INPRIMATU
Behin behineko zuzendaritza izango du Donostia 2016ek, Xabi Paya buru
  • Xabi Paya buru duen zuzendaritza berria onartu du Hiriburu Kulturalaren Fundazioko Patronatuak. Garbiñe Muñoa eta Enara Garcia izango ditu alboan bertsolariak.

Gorka Bereziartua Mitxelena @gorka_bm 2014ko apirilaren 04a
Behin behineko zuzendaritza izendatu du 2016ko Patronatuak, Xabi Paya buru.

Payak programa kulturalaren koordinazioa hartuko du bere gain, Muñoa izango da finantza arloko zuzendaria eta parte-hartze eta antolakuntza arduradun postua beteko du Garciak. Txuri Aranburu eta Santi Eraso aholkulari lanetan ariko dira.

Ostiral eguerdian bildu dira Patronatua osatzen duten erakundeak Itziar Nogeras zuzendari orokorrak asteazkenean eman zuen dimisioaren ostean sortu den egoera aztertzeko.

Aurreko zuzendaritza guztia kargutik kentzea erabaki dute, tartean Guadalupe Echevarria zuzendari kulturala. Patronatuak ez du azalpenik eman kargugabetze horien inguruan eta zuzendaritza osoa berritzea beharrezko ikusi dutela adierazi dute.

Zuzendaritza berriak izaera “teknikoa” izango duela azaldu dute eta laster jarriko da martxan zuzendaritza orokor berria hautatzeko prozesua.

Informazio gehiago:

Donostia 2016ri buruzko informazioa aurkituko duzu gaiari buruzko ARGIAren kanalean.