Euskal Errepublikaren eguna ospatu zuten larunbatean Euskal Herriko hainbat herritan, Ehun mugimenduak deituta. Euskal Errepublikaren ideia bultzatzea du xede mugimendu herritarrak.
Oñati, Mungia, Galdakao, Donostia, Bera, Zumaian, Hernanin, Pasaian eta beste hainbat herritan egin ziren errepublikaren aldeko aldarriak, herri bakoitzean bere moldera. Hori bai, Ehun mugimenduak adierazi duenez, errepublika behetik hasi eta eraiki behar da, ikuspegi horretatik bultzatuko dute konfrontazioa. Behetik hastea dute helburu, “goitik hasitako independentismoak ez duelako independentistarik sortzen”. Horregatik, “egunerokoan eragiten diguten arazo ezberdinetatik abiatuz, eta herri eta auzo bakoitza, nahi duen gaiaren inguruan arituz”. Azpeitian apirilaren 25ean egingo dute errepublikaren eguna.
Era berean, ekimena gorpuzten jarraitzeko, datorren maiatzaren 16an nazio batzarra egingo dute, oraindik aipatu ez duten lekuan.
Ondorengo txioetan ikus daitezke larunbateko ospakizunetako irudi batzuk.
Eguna amaitzeko, @Lukiektaldea egurra ematen Andra Marin.#euskalerrepublika #O15EuskalErrepublika #burujabetza #mungia #demokrazia #herriboterea pic.twitter.com/0pe4LhEgRx
— Euskal Rpublika mungitik eraikitzen #otsailak15 (@Erre_K_Erre) February 15, 2020
📢 Gaur Egian (Donostia) elikadura burujabetza lantzeko mahainguruan, eta Oñatin burujabetza azokan, Euskal Errepublikaren aldeko egunean parte hartu dugu Olatukoopeko kideok.#O15Errepublika#ESE #Oñati #Egia @ehunduz @EhunOnati pic.twitter.com/cmpuqDAwNt
— OlatuKoop (@OlatuKoop) February 15, 2020
Galdakaon ere Ehuntzen.#O15Errepublika pic.twitter.com/XYzlodEfm8
— Ehun #O15Errepublika (@ehunduz) February 15, 2020
Larresoron kalejiran.#O15Errepublika pic.twitter.com/x26vUZzlIh
— Ehun #O15Errepublika (@ehunduz) February 15, 2020