Helena Maleno aktibistarekiko elkartasunez, elkarretaratzea deitu du Ongi etorri errefuxiatuak plataformak datorren hilaren 30erako.
Giza eskubideen defendatzailea da Maleno, ‘Caminando Fronteras’ kolektiboko ekintzailea, eta Itsas Salbamendukoei abisatuz Gibraltarreko itsasartean galduta zegoen jende askoren bizitzak salbatu ditu. Igor Muñoz Ongi etorri errefuxiatuak Araba plataformako kidearekin hitz egin dugu berari buruz. Urtarrilaren 10ean elkarretaratzea deitu dute Korreos parean, arratsaldeko 19:30ean.
Artikulu hau Hala Bedik argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.