argia.eus
INPRIMATU
Behar adina egin
  • Berrerarabili, zaharberritu, konpondu, eraldatu… Behar duguna baina gehiagorekin bizi garelako agian…

Mattin Jauregi Inaxio Arin Balerdipeko erleak @balerdipeko 2024ko abuztuaren 19a

Erlauntzan, langileak dira bertako material guztia sortzen dutenak, beraz, beraientzat garrantzi handia du behar den materiala bakarrik sortzeak. Horrekin erakusten digute berrerabiltzea baino garrantzitsuagoa dela behar dena bakarrik sortzea.

Erleak sortzen dituen materialen artean dago argizaria. Argizari hori da beren gelaxka edo abaraskak egiteko erabiliko duten materiala. Erreginak abarasketan jartzen ditu arrautzak eta erlea bertan jaiotzen da, abaraska hori 21 egunera berriz hutsik geratzen da eta erreginak abaraska bera berrerabiltzen du beste arrautza bat jartzeko. 147 erle inguru jaiotzen dira abraska berean.

Eta guk? Bakoitzak bere gauzak nahi…

Sortutako abaraskak, jaiotzeko leku izateko funtzioa egiteaz gain, beste funtzio batzuk egiteko ere erabiltzen dituzte. Abaraska ahalik eta material gutxienekin gehien sartuko den forma da, exagono forma. Erleen jaiotzeko toki izateaz gain beraien elikagai gordelekua da. Abarasken barruan sartzen dute urtean zehar beharko duten ezti guztia, bildu dituzten polen pilotak…