Esther Udaondo ETB1 eta ETB2ko albistegietako zuzendariorde postutik kendu zuten pasa den astean. Orain informazio politikoko koordinatzaile izendatu dute eta bere ordez, Begoña Atin izango da albistegietako zuzendariordea. Atin K2000 ekoizpen etxeko eragileetako bat da, edukietako arduraduna hain justu. Aldaketa hauen helburua azken urtean Teleberriek galdu duten ikusle kopurua berreskuratzea da, Alberto Surio EiTBko zuzendari nagusiak aditzera eman duenez.