argia.eus
INPRIMATU
Animaliak hazi, hil eta jateaz
Beganismoa ingurumenaren mesede ala kaltegarri?
  • Ingelesezko Wikipediak laburbiltzen duenez, beganismoak aldarrikatzen du uko egitea animalietatik eratorritako produktu orori, bereziki elikaduran, eta hari lotuta doa animaliak ondasuntzat erabiltzea arbuiatzen duen filosofia. Beganismoaren baitan zenbait kategoria bereiz daitezke. Elikadurazko beganoek [dietary vegans, strict vegetarians] uko egiten diote animaliazko edozein produktu jateari, ez soilik haragia, baita arrautza, esneki edo abereetatik eratorritako edozeri. Etikazko beganoek [ethical vegans] filosofia zabaltzen dute beren bizimoduko atal orotara, uko eginez abereen edozein erabilerari. Ingurumenezko beganismoak [environmental veganism] aldarrikatzen du abereetatik eratorritako produktuak egiteko horiek granja industrialean hazteak kalte egiten diola ingurumenari eta ez dela iraunkorra.

Pello Zubiria Kamino @pellozubiria 2019ko abuztuaren 09a
Rosanna Morris, Erresuma Batuko Baserri Langileen Sindikatuaren 2019ko egutegitik.

Beganoak, animalistak, antiespezistak… gure pretentsioa hemen ez da guztien aurkezpenik egitea, ezta beren ekintzek gure inguruan sortu dituzten erantzunena ere, ARGIAk badu Animalien Eskubideei lotutako albisteen atal bat.

Begano eta antiespezistei –osotasunean edo atal batzuetan– aurre egiten dieten planteamenduek ere gorputza hartu dute urteotan, indar kontserbadoreetatik sarri, baina baita jende aurrerazaleen aldetik ere. Hauen erakusgarri bat aipatzearren, 2019ko otsailean Argiak plazaratutako “Abeltzain txikiek animalista eta beganoei erantzun nahi diete” kronika, aurkezten zuena Frantziako Confederation Paysanne sindikatuko abeltzain txikien posizioa, ziurrenik Euskal Herriko nekazari txiki askok sinatu lezaketena.

Nekazarien eta begano-antiespezisten arteko harreman edo elkarrizketa beharrezkoa izango delakoan, artikulu bilduma bat osatu dugu –Animaliak hazi, hil eta jateaz– osorik ARGIAren webgunean irakur daitekeena; orriotara ekarri ditugu horietatik bi, animalien erabilera edo erabileraren ukoak ingurumenean eduki ditzakeen mesede edo kalteei buruzkoak.

Animaliak hazi, hil eta jateaz atala, orain artean, artikuluok osatzen dute:

Zergatik bihurtu begano”, William Gildea, Vegan Society elkarteko burua.

Jasangarria eta etikoa al da haragia jatea?”, elkarrizketa Simon Fairlie abeltzain eta kazetariari.

Zer da beganismoa, Nor Euskal Herria Antiespezista elkartea.

Laborarien hitza gizakiaren eta animaliaren arteko harremanez, Confederation Paysanne.

Beganoak erabat oker ari dira, Paul Aries, Frederic Denhez, Jocelyne Porcher.