argia.eus
INPRIMATU
Bederatzi zikoina hil dira Gipuzkoako Olaberrian elektrokutatuta
  • 150 zikoina inguru, hegoalderantz migratzen hasi dira urtero bezala eta bederatzi hil egin dira Olaberriako argindar-linea batean elektrokutatuta, hegaztien talka saihesteko egokitu gabe egon delako. Albistea Eguzki talde ekologistak zabaldu du.

     

Nahia Ibarzabal @NahiaIbarzabal 2018ko abuztuaren 07a

Argindar-linea asko bezala, Olaberriako argindar-linea ez dago hegaztientzat egokituta Eguzkik argitaratu duenez. Izan ere, ez da zikoinak hil diren lehen aldia, joan den urtean ere modu berdintsuan hil zen zikoina bat.  

Duela egun gutxi, Gaztela-Mantxako Epaitegi Gorenak, Iberdrolaren aurkako bi sententzia plazaratu ditu, hegaztien talka eragozteko argindar-lineak ez dituelako egokitu. Horregatik, konpainia elektrikoak 400.000 euroko isuna ordaindu beharko du. Urtero ari dira hegaztiak hiltzen argindar-lineak egokitu gabe daudelako. Datu ofizialen arabera, 33.000 ale hiltzen dira urtero.

Gipuzkoako Basozainen elkarteak bideo batean zabaldu ditu asteotan Gipuzkoa zeharkatu duen zikoina talde baten irudiak: