argia.eus
INPRIMATU
Bederatzi egiptoar atxilotu dituzte, Greziako kostaldean hondoratutako ontziaren harira
  • Ostegunean atxilotu dituzte, migratzaile trafikoa leporatuta. Bizirik atera diren 104 lagunen artean daude bederatzi egiptoarrak.

Ilargi Manzanares 2023ko ekainaren 16a

Polizia greziarrak bederatzi gizon egiptoar atxilotu dituz ostegunean. Atxilotuak ontzitik bizirik irten direnen artean daude. 4.000-6.000 euro inguru kobratzen zizkieten migratzaileei. Legez kanpoko trafikoaz gain, erakunde kriminal bat sortzeagatik auzipetuko dituzte.

Salbatutako pertsona guztiak - 104 orotan - gizonezkoak dira.. Eitb-k erreskatatzaile baten hitzak jaso ditu: “Ehun bat emakume eta haur zijoazen ontzian, baina guztira 500dik gora izan daitezke desagertuak”. Agintarien esanetan, “hiltzat jotzen dira desagertutakoak”.

GKE-ek Europako politikak salatzen dituzte

Frontex GKE-ren arabera, Greziari eta Italiari itsasontziaren abisua pasa zien. Greziak esan duenaren arabera, bertako kostazainak hurbildu ziren, baina ontzitik ez zutela laguntzarik behar zietela argudiatu dute. GKE-ek, eitb-ek jaso duenez, gertatu dena “onartezina dela” diote. Salatu dute Europak ez duela ezer egiten, eta ez dietela beraiei erreskateak egiten uzten.

GKE-ek migratzaileei eta errefuxatuei Greziak ematen dien tratu txarra salatu dute: “Errefuxatuak eta migratzaileak kolpatzen dituzte, eta daramaten guztia kendu, mugikorra tartean”. Gertatutakoa Europako politiken ondorioz dela diote.