Abenduaren 17an 11:00etan hasiko da Txapelketa Nagusiko Finala. Zortzi bertsolariak erabakita daude: Unai Agirre izango da finaleko aurpegi berria eta Maialen Lujanbio beteranoena, seigarren aldiz jokatuko baitu. Orain arte txapelketan entzun ez dugun Amets Arzallus egungo txapelduna izango dute zain. 25na bertso kantatu beharko dituzte eta nazioarteko adituak ere izango dituzte entzule.
Honela geratu da sailkapen taula finalaurreko saio guztiak jokatuta:
Abenduaren 17an BECen Amets Arzallus aurreko txapeldunarekin (eta laugarren aldiz finalean kantatuko duenarekin) batera kantatuko duten 7 bertsolariak:
- Maialen Lujanbio (1.457,5 puntu). Txapelketa Nagusiko seigarren finala izango du.
- Aitor Mendiluze (1437). Bosgarren finala izango du.
- Igor Elortza (1.413). Laugarren finala izango du.
- Sustrai Colina (1.406,5). Bosgarren finala izango du.
- Aitor Sarriegi (1.403,5). Hirugarren finala izango du.
- Beñat Gaztelumendi (1.389). Bigarren finala izango du.
- Unai Agirre (1.363,5)
Bi finalaurrekoetan kantatzeko sailkatu ziren gainerako bertsolariak:
- Jon Maia (1.356,5)
- Jon Martin (1.339,5)
- Julio Soto (1.339,5)
- Nerea Ibarzabal ( 1.338,5)
- Jone Uria (1.337,5)
- Miren Amuriza (1.330,5)
- Agin Laburu (1.324,5)
- Oihana Iguaran (1.317)
- Alaia Martin (1.300,5)
- Iñaki Apalategi (1.281.5)
- Etxahun Lekue (1.271,5)
Finalaurreko bakarrean kantatu zuten bertsolariak:
- Miren Artetxe (639)
- Nerea Elustondo (637,5)
- Maddalen Arzallus (634,5)
- Aimar Karrika (605)
- Beñat Iguaran (604)
- Nahikari Gabilondo (600)
Finala bertatik bizituko duten nazioarteko adituak, elkarteak eta inprobisatzaileak
Ahozko kantu inprobisatua jarraitzen duten ikerlari hauek izango dira BECen, finala zuzenean jarraitzen:
- John Zemke: Missouriko Unibertsitateko Center for Studies in Oral Traditioneko egungo zuzendaria. 1986an sortu zen ikertegia John Foleyren eskutik eta ahozkotasunaren alorrean aitzindari eta erreferente nagusi da.
- Jacqueline Urla: ikertzaile estatubatuarra. Antropologian aditua, euskal identitatearen inguruko tesia egin zuen doktoretzarako eta gerora ere hainbat lan argitaratu ditu euskal kulturari loturik.
- Karin Barber: Birmingham Unibertsitateko antropologoa, herri kultura eta ahozko adierazpideak ditu interesgune.
Bestalde, Galizian regueifarekin eta Katalunian zein Mallorcan glosarekin lanean dabiltzan elkarteko ordezkariak izango dira BECen. Bertsozale Elkarteak eurekin duen harremanaren ondorio da hauen presentzia.
Eta nazioarteko inprobisatzaileak ere izango dira bertso finala aditzen: Kataluniako zein Mallorcako glosadoreak, Andaluziako trovadoreak, Sardiniako cantadoriak eta Kurdistango dengbêja.
Finalerako menua
11:00etan hasiko da finala goizean, eta bazkaltzeko etenaren ostean, 16:30etan hasiko da arratsaldeko saioa. Hauek dira finalean zortzi bertsolariek egingo dituzten lanak:
Goizean
Arratsaldean
Buruz burukoan